Itxi

GU TA GUTARRAK

Gutar jatorrena eta boto beltza: nori emango zenioke boto bakoitza?

EITB.EUS

EITB

Iritsi da, beste behin ere, gutarzaleon lehiakide gustukoena zein den erabakitzeko ordua. Gainera, zure ustez, boto beltza nork merezi duen jakin nahi dugu ere. Anima zaitez eta bozka ezazu!

'Gu Ta Gutarrak' saioaren hirugarren denboraldia ere azken txanpan sartu da, finalerako bidean, alegia. Dakizunez, Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatzen ari gara, eta, aurreko edizioetan egin dugun bezala, oraingoan ere geratzen diren lehiakideen artean gutar jatorrena zein den jakin nahi dugu. Irabazlea lehiakide hauetako bat izango da: Txurru, Irantzu, Aitor, Enara, Leku, Leire Z., Beitia, Eneko, Iker, Imanol, eta Sarai.

Denboraldi honetan, gainera, berrikuntza bat izan dugu: boto beltza. Kanporatutako gutarrek eman izan dute boto hori, eta, zuzenean, arriskuan jarri izan dute gutun-azalean idatzitakoaren izena. Horretan oinarrituta, boto beltz hori zein gutarri emango zeniokeen jakin nahi dugu.

Hirugarren denboraldiko final handian emango dugu jakitera bai gutar jatorrena bai boto beltz gehien jaso dituen lehiakidea nor izan den. Beraz, badakizu, ekainaren 8ra arte duzue bozkatzeko aukera. Sar zaitez 'Gu Ta Gutarrak' saioaren webgunean, eta eman zure botoa! Anima zaitez!

Informazio gehiago (1)