Itxi

GU TA GUTARRAK

Amaitu da gutar jatorrena aukeratu eta boto beltza emateko epea

EITB.EUS

EITB

Ekainaren 17ko finalean jakingo dugu gutarzaleon lehiakide gustukoena zein den. Denboraldi honi amaiera emateko ekitaldian, boto beltza nori emango dioten eta zertarako balio duen ere argituko digute.

'Gu Ta Gutarrak' saioaren hirugarren denboraldia azken txanpan sartu da. Orain, prestaketa lanetan buru-belarri murgildu dira gutarrak, hilaren 17an egingo den final handirako. Sorpresaz eta ezustez beteta datorkigu Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena aukeratzeko ekitaldia. Batetik, lagun-talde jatorrena aukeratzeaz gain, aurreko edizioetan egin dugun bezala, oraingoan gutar jatorrena nor den ere jakingo dugu. Ekainaren 8ra arte izan duzue gutarrik gustukoena bozkatzeko aukera 'Gu ta Gutarrak' saioko webgunean. Irabazlea lehiakide hauetako bat izango da: Txurru, Irantzu, Aitor, Enara, Leku, Leire Z., Beitia, Eneko, Iker, Imanol eta Sarai. Eta irabazlearen izena, noski, final handian emango dugu ezagutzera.

Bestetik, denboraldi honetan, berrikuntza bat izan dugu: boto beltza. Kanporatutako gutarrek eman dute boto hori, eta arriskuan jarri dute zuzenean gutun-azalean idatzitakoaren izena. Horretan oinarrituta, boto beltz hori zein gutarri emango zeniokeen jakin nahi izan dugu. Final handian argituko dugu boto beltz gehien jaso duen lehiakidea nor den eta boto beltz hori jasotzeak zer ekarriko duen. Berebiziko garrantzia izango du!

Esan bezala, guzti-guztia ekainaren 17ko final handian argituko da. Gainera, saioaren webean jarraipen berezia egingo diogu finalari. Saioa zuzenean emateaz gain, zuzeneko kontaketa egingo dugu, unerik onenak bideo eta argazkietan bilduko ditugu, eta lehiakideen testigantzak eskainiko dizkizuegu.

Informazio gehiago (1)