'GTG'ren kanpaina
Zer da jatorra izatea? Partekatu zure erantzuna!
L.A.
EITB
Gutarzaleontzat pertsona batek jatorra izateko nolakoa izan behar duen jakin nahi dugu. Erantzuna bideoan grabatu eta partekatzea eskatzen dizuegu. Gora gu ta gutarrak!
'Gu ta gutarrak' saioan kanpaina berri bat jarri nahi dugu martxan. Dakizuenez, kuadrilla jatorrenaren eta gutar jatorrenaren bila ari gara denboraldi berri honetan ere. Horretarako, 12 gutar Orioko aterpetxera bidali ditugu. Gutarrentzat jatorra izatea zer den badakigu; izan ere, jatorrenaren txapela janzten dio, aldika, kuadrilla bakoitzak gutar bati.
Oraingoan, ordea, gutarzaleontzat jatorra izatea zer den jakin nahi dugu. Zein ezaugarri izan behar ditu pertsona batek jatorra izateko? Nolakoa izan behar du norbaitek jatortzat hartzeko?
Zuen erantzunarekin bideo bat egin eta partekatzea eskatzen dizuegu. Lau bide dituzue hori egiteko:
-Twitter: #gutagutarrak erabilita
-WhatsApp: 685 117 267 zenbakira bidalita
-Instagram: #gutagutarrak erabilita
Baldintza bakarra bete beharko duzue bideoan: 'Gora gu ta gutarrak!' oihukatu beharko duzue amaieran.
Anima zaitez!
p>Anima zaitez!