4. edizioa
Lain, Eñaut, Janire, Josu, Dunia eta Ager, kuadrilla jatorrenean!
L.A. | EITB.EUS
EITB
Hauek dira 'Gu ta Gutarrak' saioaren laugarren denboraldiko kuadrilla jatorrena osatzen duten gutarrak eta Formigalera astebeteko bidaia lortu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luxuz eta magiaz beteriko amaiera eman dio 'Gu Ta Gutarrak' saioak laugarren denboraldiari.
Finalera heldu diren gutarrek galaz jantzita zeharkatu dituzte Donostiako kaleak "gutar-busean", Enkore taldearen musika doinuek lagunduta. Miramoneko platora heltzean, gutarzaleek eta gutarren senideek harrera egin diete finalistei Miramongo estudioetako atarian. Gainera, Ekialdetik etorri dira Errege Magoak gutarrei hainbat sorpresa emateko: mezu ahaztezinak, espero ez zituzten bisitak, opariak...
Ohikoa denez, gainera, edizio honetako kuadrilla jatorrena ere osatu dute gau magiko honetan.17 gutar igaro dira 4.edizioko hilabete hauetan. Jatorrak guztiak, baina ez dira denak azkeneraino iritsi; izan ere, hamar gutar baino ez dira iritsi Final Nagusira: Ianire, Eñaut, Lain, Josu, Dunia, Aitor, Gorka, Ager, Jone eta Ainhoa.
Aurreko edizioetan bezala, sei gutarrek soilik osatu dute kuadrilla jatorrena. Horretarako, gutarrek eurek emandako botoek eta gutarzaleek www.eitb.eus atarian emandako botoek erabaki dute kuadrilla jatorrena nork osatu duen.
Horrela, gutarzaleek emandako botoen bidez, Lain aukeratu dute gutar jatorren, eta, beraz, zuzenean sartu da kuadrillarik jatorrenean lehen tokian, 117 punturekin; bigarren, Ianire geratu da, 101 punturekin; hirugarren, Eñaut, 59 punturekin; laugarren, Dunia, 56 punturekin; Ager bosgarren tokian geratu da 25 punturekin; eta, azkenik, Josu, seigarren, 17 punturekin.
Formigal eski-estaziora astebeteko bidaia irabazi du 'Gu Ta Gutarrak' saioko laugarren kuadrilla jatorrenak! Zorionak!
rrenak! Zorionak!rrenak! Zorionak!