Itxi

Donostian

Gaur, zatoz 'Gu ta Gutarrak 5'en aurkezpenera!

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

18:00etan, Donostiako Bretxaren aurrean izango da aurkezpena, Julen Telleria, Txurru, Amaia eta Julen Hernandez (@Hola Julen) eta Iban Garcia (@despertavlogs) youtuberrekin.

-

Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Bretxaren aurrean 'Gu ta Gutarrak 5' saioa aurkeztuko dugu. Bertan izango dira Julen Telleria aurkezlea, Txurru eta Amaia kuxkuxeroak, eta Julen Hernandez (@Hola Julen) eta Iban Garcia (@despertavlogs) youtuberrak, edizio honetako protagonistetako batzuk. Beraiekin egon eta argazkia ateratzeko aukera izango duzu, eta #gutagutarrak traolarekin sareetara igotzeko.

Halaber, eta hurbiltzerik ezin baduzu, Txurruk Periscope bidez grabatuko du aurkezpena, eta @gutagutarrakETB kontuan zuzenean ikusi eta #gutagutarrak traolarekin komentatu ahal izango duzu.

Apirilaren 11n hasiko da 'Gu ta Gutarrak 5' ETB1en, sorpresaz eta nobedadez beteta. Gogora ezazu, oraindik castingean parte hartzeko aukera duzula!

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)