Kargatzen...
Itxi

13-24 urte artean buru

'Gu ta gutarrak 3X2' saioak indartsu jarraitzen du ETB1eko gauetan

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

13-24 urte bitarteko adin tartean %18,1eko share pantaila-kuota lortu zuen asteartean, denboraldiko emaitzarik onena.

'Gu ta gutarrak 3X2' Julen Telleriak aurkezten duen saioa gazteentzako erreferentea izaten ari da gauero, eta horren adibide da astearteko (urriak 18) atalak lortutako pantaila kuota, denboraldiko emaitzarik onena hain zuzen ere. 13tik 24 urtera bitarteko tartean, saioak %18,1eko audientzia eskuratu zuen. Hilabete honetan, halaber, audientzia buru da saioa adin tarte horretan, bataz beste %11,7ko sharearekin.

Hamabi gutarrek hainbat egoerari egiten diete aurre, eta malkotan, negarrez, barrez, eta tentsio une desberdinetan ikusten ditugu. Dena den, guztiaren gainetik, ongi pasatzen ikusten ditugu ia egunero.

ugu ia egunero.

Informazio gehiago (1)