Finalaren laburpena
Xabi da 'GTG 3x2' saioaren lehen faseko gutar jatorrena!
eitb.eus
Erredakzioa
Greziara joango da bidaian Xabi, Xandrarekin batera. Horrez gain, 'HolaJulen'ek saioa utziko duela iragarri du final handian. Jakin itzazu kontu guztiak!
Your browser doesn’t support HTML5 video
'GTG 3x2' saioko lehen fasea bukatu da dagoeneko. Ostegun honetan, urtarrilak 5, gutar jatorrena nor den jakin dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Finalaren datu guztiak bildu nahi izan ditugu laburpen honetan.
Izan ere, gutarrak, kuxkuxeroak eta Julen Telleria programa bereziak eskatzen duen moduan etorri dira jantzita. Hamar gutar finalisten senitartekoak eta lagunak ere platoan izan dira, saioko protagonistak animatze aldera. Ondorengo hauek izan dira finalistak: Alaitz, Soufi, Arrate, Itsaso, Mikel, Alvaro, Xandra, Xabi, Felix eta Julen. Kanpoan, berriz, hiru gutar geratu dira: Nuria, Lavinia eta Ixone.
Nola erabaki da gutar jatorrena nor den? Gutarrek euren puntuaketak eman dituzte; puntu bat, bi puntu eta hiru puntu, eta, saioan zehar, puntuak eman ahala, sailkapena ikusten joan da, baita gutar guztien ibilbideen bideoak ere.
Honekin batera, Xabi eta Xandraren arteko maitasun-istorioa gogoratu dugu. Saioan bikoterik gabe sartu ziren, eta lehenengo momentutik, beraien artean harreman berezi bat sortu zela antzematen zen. Euren maitasun-historiaren lekuko izan ginen, eta, gaur egun, seigarren edizioko gutar bikote ofiziala osatzen dute.
Finalean izan diren hamar gutarretatik lau sailkatu dira azken finalistak izateko: Itsaso, Arrate, Mikel eta Xabi, horiek izan baitira gutarren aldetik puntu gehien lortu dituzten lau lehiakideak.
Baina, azkenik, gutar jatorrena modu honetan erabaki da: Lau finalistetatik gutarrek bat kanporatu behar izan dute, eta Mikel izan da lehena finala uzten. Gelditzen diren hiru gutar finalistetatik kuxkuxeroek beste bat kanporatu behar izan dute, eta aukeratua Itsaso izan da. Azkenik, Arrate eta Xabi aurrez aurre geratu dira final handian. Kuxkuxeroek erabaki dute 'GTG 3x2' programako lehen faseko gutar jatorrenaren izena, eta Xabiri eman diote golardoa.
Sariari dagokionez, hiru aukera izan ditu Xabik bidaian joateko: Venezia, Roma edo Grezia. Gutar jatorrenak azken aukera hautatu du eta, gainera, Xandra aukeratu du bidaiaz eta sariaz gozatzeko.
Bestalde, azken egunetan iragartzen ibili gara kuxkuxero batek ez duela jarraituko bigarren fasean, eta dagoeneko badakigu erantzuna: Arrazoi pertsonak direla medio, 'HolaJulen'ek saioa utziko duela iragarri du final handian. Gutar Buru Batzarrak eskerrak eman dizkio, eta bideo berezia egin dio, azken bi urte hauetan egindako lanaren lekuko.