Itxi

Lehen fasearen finala

Hamar lagunek lortu dute lehenengo faseko finalista izatea

eitb.eus

Erredakzioa

Xabik, Xandrak, Arratek, Itsasok, Julenek, Sufik, Alaitzek, Felixek, Mikelek eta Alvarok lortu dute lehenengo faseko finalista izatea, baina bat eta bakarra izango da irabazlea.

'Gu ta Gutarrak 3x2' edizioko lehengo faseko gutar jatorrena nor den ezagutuko dugu, gaur gauean, 21:25ean. Hamar lagunek lortu dute lehenengo faseko finalista izatea: Alaitzek, Soufik, Arratek, Itsasok, Mikelek, Alvarok, Xandrak, Xabik, Felixek eta Julenek, hain zuzen, baina bat eta bakarra izango da irabazlea.

Gutar jatorrenak eta berak erabakitzen duen gutarrak bidaia zoragarri bat irabaziko dute, Greziara, Veneziara edo Erromara. Gutar jatorrenak hiru helmuga horien artean bat aukeratu beharko du.

Sorpresak, ezusteak, malkoak eta une hunkigarri ugari biziko dira saio berezian. Platoan gutarrek beren senide eta lagunen babesa eta animoak jasoko dituzte programaren azken txanpan. Horrekin batera, aurreko hiru hilabeteotan gutar finalistek izan dituzten gorabeherak eta ibilbidea gogoratuko ditugu.

Gainera, azken saioetan iragartzen joan garen moduan, gaur argituko da kuxkuxeroen misterioa. Txurru, Amaia edo Holajulen. Hiruretako batentzat, azken eguna izango da. Batek ez du bigarren fasean jarraituko. Nork? Gaur gauean argituko da misterioa.

Bigarren fasea, urtarrilaren 9an martxan

'GTG 3x2'ko lehenengo fasea amaitu, eta astelehenean, urtarrilak 9, bigarren faseari ekingo dio Julen Telleriak gidatzen duen saioak. Lurrikara GTGn: gutar batzuk ezagunak izango dira, eta, beste gutar batzuk, berriak. Bigarren faseak maitasun istorio berriak, kuxkuxero berria eta ezuste ugari izango ditu.

'GTG 3x2'ko lehenengo faseko gutar jatorrena Errege bezperan ezagutuko dugu, 21:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)