Jatorrena
'GTG 3x2'ko faboritoaren izena gaurko final handian ezagutuko dugu
EITB
Nor da jatorrena, saioko jarraitzaileen ustez? Dagoeneko boto guztiak jaso ditugu, eta tablet bat zozkatuko dugu parte hartu duzuen guztion artean. Mila esker guztioi!
'Gu ta Gutarrak' saioaren seigarren edizioa amaitzear da, eta final handia gaur izango da. Maiatzaren hasieran, 'GTG 3x2'ko zuen faboritoa aukeratzeko parada eman genizuen, eta botoa emateko aukera itxi dugu jada.
Aurten, hauek izan dira hautagaiak: Alaitz, Alvaro, Ane, Ane/Jon, Aritz, Arrate, Asier, Eder, Eider, Eneko, Esti, Felix, Itsaso, Ixone, Jon Yeregi, Jon Gonzalez, Julen Martinez, Julen Sanchez, Lander, Lavinia, Lismey, Maialen, Mikel, Nuria, Oihane, Raul, Soufi, Tamara, Unai Lopez, Unai Zamorano, Xabi eta Xandra. Nor izango da jatorrena, saioaren jarraitzaileen ustez? Laster jakingo dugu! Ekainaren 19an emango dugu ezagutzera faboritoaren izena.
Faboritoak sari ederra izango du: bi lagunentzako egonaldia berak aukeratzen duen lekuan (Espainian, Andorran, Portugalen, Italian edo Frantzian).
Mila-mila esker bozketan parte hartu duzuen guztioi! Zuen fideltasuna saritu nahi dugu. Hori dela eta, tablet bat zozkatuko dugu botoa eman duzuen guztion artean. Adi egon zaitezte final handira, Julen Telleriak jatorrena nor den esatearekin batera, tableta nork irabazi duen ere jakinaraziko baitu. Zorte on, eta mila esker, berriz ere, guztioi!
p>