Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Gasteizen barrena Mikel Urdangarinekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Mikel Urdangarin abeslariarekin ibiliko da Onintza Enbeita Gasteiztik. Saioan zehar hainbat gonbidaturekin egingo dute topo; Iñaki Ortiz de Villalbarekin eta Ander Gorosperekin, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Gasteizen murgilduko gara 'Gure Doinuak' saioan, eta Onintza Enbeitak Mikel Urdangarin izango du bidean eta kantuan lagun.

Abeslariak bere ahotan ezagutu ditugun kantuen atzean dauden bitxikeriak aletuko dizkigu, eta Gasteizko txoko bakoitzak bere ibilbidean izan duen eragina ulertuko dugu. Beste hainbat musikari ezagunekin ere elkartuko da Onintza bidean; Betagarri taldeko abeslari izandako Iñaki Ortiz de Villalbarekin, esaterako. Martxoaren 3ko sarraskiari jarritako doinuez ariko da horrekin.

Bestetik, Joselu Anaiak taldearen 'Ay Anselma' abestia idatzi zuen Ander Gorospe elkarrizketatuko du saioak, eta gure doinu batzuk euskaratu dituen Ruben Sanchez bertsolaria ezagutuko du.

Gainera, Gasteizko doinuei bizirik eusten dieten taldeekin ere iritsiko da Onintza, Araba abesbatzarekin, Big Band proiektuarekin eta Gasteiz Kantuz ekimenarekin.

'Gure Doinuak' saioa asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)