21:30ean
Xabier Otaegi eta Txema Vitoria, Txirri eta Txiribiton, gaurko 'Gure Kasa'n
EITB
Gainera, Jump & Dance taldea, Gaztea Dantzan lehiaketako irabazlea, izango dute saioan.
Gaurko 'Gure Kasa' saioak Txirri eta Txiribiton, Xabier Otaegi eta Txema Vitoria, izango ditu gonbidatu, azken 40 urteetan haur izan diren guztien haurtzaroak alaitu dituzten pailazo ezagunak. Momentu historikoa biziko dute. Izan ere, 30 urteren ondoren, ETBko biltegitik aterako dute Tortolika. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribiton zaharrak eta gazteak izango dituzte protagonista.
Gaztea Dantzan lehiaketako irabazleak ere osteguneko 'Gure Kasa'n izango dira, Jump & Dance taldea.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.
TB1en.