21:30ean
Amaia Zubiria eta Zuriñe Hidalgo, gaurko 'Gure Kasa' saioan
A.E.|EiTB
Emakumearen Egunaren inguruan galdetuko dute Orio eta Erandioko gazteen lokaletan.
'Gure Kasa'n bi abeslari eta artista handi bat hartuko dituzte gonbidatu gaur gauean: Zuriñe Hidalgo, Euskal Herriko plato eta oholtza guztiak betetzen dituen emakumea, eta Amaia Zubiria, euskal kantagintza berriko emakume abeslaririk ezagunena.
Halaber, Orioko eta Erandioko gazteen lokaletan egon dira, Emakumearen Egunaren inguruan galdezka.
Jon Astiazaran, berriz, Hernanin egon da, Zelaia sagardotegian. Emakumeari eta sagardotegiari buruzko atala izango da aste honetakoa.
Horrez gain, gaurkoan, Maddalen Arzallusek Lekeitiotik ekarriko du Abestien zaindaria.
'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.