Kargatzen...
Itxi

21:30ean

DJ gaua 'Gure Kasa' saioan, gaur, Txurru, Adriana Gaultier eta Oihan Vegarekin

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Iban Garcia, berriz, 'Bago!az'eko Nerea Gorritirekin egongo da.

Txurru, Adriana Gaultier eta Oihan Vega

Gaur gaueko 'Gure Kasa' saioko protagonista musika izango da. Izan ere, disko-jartzaileen gaua egingo dute. DJ festarako prest joango zaizkie Txurru, Adriana Gaultier eta Oihan Vega. Publikoa dantzan jarri eta sekulako ikuskizuna eskainiko dute hirurek.

Iban Garciak, halaber, musika ekarriko du. 'Go!azen' saioko Nerea Gorritirekin egon da, eta berak erabakiko du GuGo!az imitazioa nork egingo duen.

Xabi Unanuek, bere aldetik, Little aplikazioak zer diren erakutsiko du.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)