Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Irene Caminos eta Ion Areitio, bike trial egiten duten profesionalak, 'Gure Kasa'n

EITB

Leer en Castellano

Gainera, Julenek Hertzainaken 'Guantanamera' abestuko du, saioaren 'Gu!goaz' atalean.

Irene Caminos eta Ion Areitio

Gaur, 'Gure Kasa' saioan, Irene Caminos eta Ion Areitio izango dituzte gonbidatu. Bike trial egiten dute, eta mundu mailan onenetakoak dira. Irati Andak Irenerekin probatuko du bike triala Tolosan. Zer moduz moldatuko ote da?

Horrez gain, Gu!goaz atalean, Julenek imitazio bat egin beharko du, eta Hertzainak taldearen 'Guantanamera' abestuko du. Bestalde, Ekhi Arrietak Donostiako bikote bat gonbidatuko du 'Gure Kasa'ko platora, eta shuffle, jump eta gimnasia erritmikoaren arteko fusio erakustaldia eskainiko dute.

Amaitzeko, Iban Garciaren amak semeari 'torrijak' prestatzen irakatsiko dio.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)