Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Andoni Egaña, gaurko 'Gure Kasa' saioan

EITB

Leer en Castellano

Gainera, Ze Esatek! taldeak bere azkeneko diskoa aurkeztuko du.

Andoni Egaña izango da gonbidatua

Andoni Egaña bertsolaria izango dute gaur 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera gehienetan iritsi den bertsolaria da: 1986tik 2009ra urtero. Alegia, zazpi aldiz. Txapel gehien dituena ere bera da. Lau txapela: 1993koa, 1997koa, 2001ekoa eta 2005ekoa.

Bestalde, Maddalen Arzallus Zarautzen ibili da Hitzen zaindaria atala egiten, eta jolasen bat edo beste prestatuko ditu Andonirekin egiteko.

Musikak ere izango du txokoa asteleheneko saioan eta Ze Esatek! taldeko kideak platoan izango dituzte. Beraien azkeneko diskoaz hurrengo kontzertuez eta hainbat nobedadeez arituko dira.

'Gure Kasa' astelehenetik asteazkenera izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)