21:30ean
Xabier Orbegozo Arria V.a, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EITB
Saioak apustu berri bat proposatuko dio gonbidatuari, Julen Telleriaren eta Irati Andaren aurka.
Gaur gauean Xabier Orbegozo Arria V.a izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Adituek diotenez, igande honetan Iker Vicentek eta Arria V.ak jokatuko duten apustua urteko onena izango da: 12 kanaerdiko eta 60 ontzako zortzi enbor ebaki beharko dituzte.
Iker Vicenterekin ere izango dira eta apustuari begira zer pentsatzen duen galdetuko diote. Gainera, beste apustu bat proposatuko dute 'Gure Kasa'n: Julen Telleria eta Irati Anda, Arria V.ren aurka aizkoran.
Bestalde, Iban Garciak 'No hand challenge'a egingo du: berak eta bere amak elkar makilatuko dute, eskurik gabe.
'Gure Kasa' astelehenetik oostegunera izaten da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.