21:30ean
Aritz Aranburu 'Gure Kasa' saioan izango da gaur gauean
EiTB
Zarauzko surflaria elkarrizketatuko dute platoan Julen eta Antton Telleriak.
Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, Aritz Aranburu eliteko surflaria hartuko dute. Zazpi urterekin hasi zen olatu gainean eta, ordutik, ez da uretatik atera. Surfaren historiako posturik altuenak gazteen lortu dituen surflaria da. Zarautzen maitatua, Euskal Herrian miretsia eta mundu mailako erreferente handia da.
Bestalde, Iban Garciak ez du surfik egiten, eta Pilates egingo du aste honetan. Gu ez gara oso abilak, Iban ere ez, baina guk baino lotsa gutxiago du. Youtubeko tutorial bat hartu eta ama eta biak aritu dira pilates egiten. Aitor Frantsesenak, bere aldetik, Jazz txakurrarekin duen harremana erakutsiko du saio honetan.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.