Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Bera Bera eskubaloi taldeko kideak, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EITB

Leer en Castellano

Esther Arrojeriak, Nora Azurmendik eta Nerea Urangak aurtengo Iberdrola Ligaren garaipena ospatuko dute 'Gure Kasa'n.

Bera Bera eskubaloi taldea. Argazkia: EFE

Gaur gauean, Bera Bera eskubaloi taldeko neskak izango dira 'Gure Kasa' saioan gonbidatu: Esther Arrojeria, Nora Azurmendi eta Nerea Uranga. Euskal Herrian eskubaloian dugun emakume talderik onena da eta Iberdrola liga irabazi berri dute.

Bestalde, Iban Garciak Pizza challenge-a prestatu du astearte honetarako, eta Maddalen Arzallus abestien zaindaria Elorrion izango da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)