Itxi

21:30ean

Ene Kantak taldea, gaur, 'Gure Kasa'n gonbidatu

EITB

Leer en Castellano

Urko Oscozek eta Nerea Urbizuk haurrentzako musika egiten duen taldearen arrakastaren gakoak azalduko dituzte.

Ene kantak taldeko Urko Oscoz eta Nerea Urbizu

Ene kantak taldeko Urko Oscoz eta Nerea Urbizu izango dituzte gaur 'Gure Kasa'n gonbidatu. Etxeko txikienentzat abestiak eta ikuskizunak sortzen dituen taldea osatu dute, eta harrera bikaina izaten ari dira Euskal Herri osoan.

Iban Garcia, bere aldetik, dantzan arituko da, aquagym egiten, hain zuzen, eta Aitor Frantsesena ere uretan ibiliko da; astearte honetan, Zarauzko postuan ikusiko dugu saltoka, txikitako garaiak gogoratuz.

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)