21:30ean
Bittor Arginzoniz sukaldaria, gaur, 'Gure Kasa'n
EITB
Nahiara Gago gonbidatuarekin egongo da Etxebarri jatetxearen sukaldean eta Iban Garcia Bilbon izan da munduko sukaldari onenen artean.
Bittor Arginzoniz sukaldari ezaguna izango dute gaur 'Gure Kasa'n gonbidatu. Janari tradizionalaren defendatzaile sutsua da eta bere erretegia, Axpeko Etxebarri ezaguna, munduko hamar jatetxe onenetakoen artean dago 'Word´s 50 Best Restaurants' nazioarteko zerrendaren arabera. Haren hitzetan, jatea zintzotasuna eta errespetua erakustea da, hori baita etxean betidanik erakutsi diotena.
Umila, lasaia eta naturaren maitalea, sukaldari hau txinpartetako jakien aztia da, eta bere izena gero eta gehiago entzuten ari da munduan zehar. Nahiara Gago berarekin izan da Etxebarri erretegiaren sukaldean eta Iban Garcia Bilbon izan da munduko sukaldari onenen artean.
Astelehenetik ostegunera ematen da 'Gure Kasa' 21:30ean eitb.eus eta ETB1en.