21:30ean
Julen Ramirez kulturista, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EITB
Horrez gain, Aitor Frantsesenak paddle surfa egingo du Orion, Marta Elvirarekin batera.
Gaur gauean, Julen Ramirez gatikarra izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Kulturismo Naturalaren Europako Txapeldun izendatu zuten aurreko astean Ramirez. 16 urte zituenetik lantzen du gorputza, baina burua lantzea ere ez du ahaztu: entrenatzaile, kirol-masajista eta osteopata ikasketak egin ditu, besteak beste.
Saiorako proteina hutsa dena Iban Garcia da. Txanpon baten truke, edo ematen diotenaren truke, kalean dantza eta dantza ibiliko da. Aitor Frantsesena, berriz, Marta Elvirarekin ibiliko da Orion, paddle surfa egiten.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.