Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Realeko emakumezkoen belar-hockeyko taldea, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Leer en Castellano

Gainera, Iban Garciak Tarzanen musikala egingo du kalean.

Realeko emakumezkoen belar hockey taldea

Realeko emakumezkoen belar-hockeyko taldeak liga bederatzigarren aldiz irabazi ondoren, gaur 'Gure Kasa' saioan izango dira belar-hockeyko ohorezko mailako txapeldunak: Patricia, Nerea, Maite eta Itxaso.

Horrez gain, Iban Garciak bururapen berria izan du oraingoan, kalera irten eta Tarzanen musikala egitea, hain zuzen.

Asisko Urmeneta ere izango da platoan, Arbelaitz eta bere errotulagailuak hartuta. Zein marrazki egingo du oraingoan?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)