Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Koikili Lertxundi hartuko dute, gaur gauean, 'Gure Kasa'ko platoan

EiTB

Leer en Castellano

Athleticeko jokalari ohiak bere ibilbideaz eta gaur egun egiten duen bizimoduaz jardungo du saioan.

Koikili Lertxundi, 'Ahoz Aho' saioan agertu zenean

Gaur gauean, Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohia hartuko dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan. Borroka greko-erromatarra egiten hasi zen eta Espainiako txapelduna izan zen hirutan, nahiz eta jokalari zuri-gorri bezala egin den ezagunago. Gaur egun landetxe bat dauka eta baita euskara eta berdintasuna sustatzen duen enpresa bat ere.

Iban Garcia, berriz, oraingo honetan hondartzan egon da, oporretan lasai dagoen jendea aztoratzen. Eta Maddalen Arzallus abestien zaindaria Gernikan egon da, Euskal Herriaren ikurra den herri honen abesti eta doinuak deskubritzen.

'Gure Kasa' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)