Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Ane Gabarain aktorea, gaurko 'Gure Kasa' saioan

EITB

Leer en Castellano

Bestalde, Maddalen Arzallus Orion izango da bertako melodia ezkutuak Euskal Herrian azalduz.

Gaur gauean, Ane Gabarain aktorea izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Gabarainek 35 urtetik gora daramatza aktore lanetan eta zineman, antzerkian eta Euskal Telebistako telesail mitikoetan agertu izan da. Lehendakariaren zerbitzariaren edo pisu txiki bateko maizterraren azalean ikusi dugu bere ibilbidearen lehen urteetan, eta azken bolada honetan lanagatik bisita ugari egiten ditu Andaluziara.

Bestalde, Iban Garcia eta Maite Azpiazu mendira joan eta Twister jolasean ibili dira gure begiak korapilatu nahian.

Amaitzeko, abestien zaindaria, Maddalen Arzallus, Orion egon da bertako melodia ezkutuak Euskal Herri osoari zabaltzeko helburuarekin.

'Gure Kasa' gaur gauean izango da ikusgai 21:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)