Itxi

21:30ean, ETB1en

Axi Muniain izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Zaletasuna ogibide bihurtu duen surflariaren azken abentura ezagutuko dugu.

Axi Muniain, "Gure Kasa"n izan zen aurreko aldian. (Argazkia: EiTB)

Axi Muniain surflaria hartuko dute gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. Munduko olaturik altuena surfeatzea du helburu zarauztarrak. Istripu eta ezusteko larriak tarteko, laster itzuliko da Nazarera eta bere aurtengo abenturaren berri emango die Julen eta Antton Telleriari.

Nerea Alias ETBko artxiboan murgildu da Axik telebistan dituen irudi bitxienak aurkitzeko asmoz. Nahiara Gagok jolas berri bat proposatuko digu eta Aneguriak dantzan eta abesten jarriko du platoa.

Iban Garciak kamera ezkutu berri bat egin du; muxuak eta besarkadak debalde banatzen ibili da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)