21:30ean
Edurne Ormazabal izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EITB
Nerea Aliasek Edurnek Euskal Telebistan aurkeztu zituen saio mitikoak gogoratuko ditu.
Edurne Ormazabal, Donostiako Tabakalerako zuzendaria, hartuko dute gonbidatu gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. Bere ibilbide profesionalaren hasieran telebista aurkezle izan zen, eta 18 urte eman zituen Gaztea irratiko koordinatzaile lanetan. Gainera, 25 urte daramatza Donostia Zinemaldiko aurkezpenak egiten.
Nerea Alias lagun, Edurnek Euskal Telebistan aurkeztu dituen saio mitikoak gogoratuko ditugu. Badu zer esan eta zer kontatu kazetari tolosarrak. Gainera, Iban Garciak beste aurpegi ezagun bat gonbidatu du saiora, Maider Unda borroka libreko kirolaria. Etorriko ote da?
Horrez gain, Aneguriak inprobisatzen hasi eta bukatuko du saioa.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.