21:30ean

Eli Pinedo eskubaloi izarra, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Iban Garcia MTV musika festibalean izan da sari-banaketa batean.

Luxuzko gonbidatua izango dute gaur 'Gure Kasa'n, Eli Pinedo, eskubaloi munduan izar handienetako bat izan dena. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen, eta Bera Bera eta Itxako taldeekin batera hainbat arrakasta lortu ditu. Horrez gain, Munduko Txapelketan hirugarren postua eta Europako Txapelketan bi bigarren postu eskuratu ditu. Eli ez da geldirik egoten den horietakoa, ordea, eta goi-mailako kirola utzi zuenetik buru-belarri dihardu bere negozioekin eta esatari lanetan.

Jon Garate kalean ibili da jendeak eskubaloi jaurtiketa batean lortutako zehaztasuna eta indarra neurtzen, eta Nerea Alias lankideak tarte oso berezia ekarriko du platora: Oroitzapenen kaxa zabalduko du Eli Pinedo gertuagotik ezagutzeko. Amurrion izan da, Elik eskubaloian lehen pausoak eman zituen tokian, eta jokalari ohia hunkitzea lortuko du.

Aitor Frantsesenak lagun berri bat aurkeztuko du oraingoan: Oskar Garro, egun Espainiako txapelduna da bizikletarekin.

Iban Garcia saltsero hutsa da, eta aste honetan MTV festibala egin dela eta, sari-banaketako giroa ezagutu nahi izan du. Abeslari ospetsuren batekin egoteko aukerarik izan ote du?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)