Itxi

21:30ean

Pedro Mari Goikoetxea, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Leer en Castellano

Nerea Aliasek, gainera, gonbidatuaren irudi zahar eta bitxienak ekarriko ditu, eta altxor bat baino gehiago aurkitu omen ditu.

Boxeoa, jolasa, telebista kontuak, bertsolaritza... denetarik izango da gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan. Pedro Mari Goikoetxea, Euskal Telebistako aurkezlerik mitikoenetako bat, izango da gaueko protagonista. 34 urte daramatza ETBn, eta egun, bera da hasieratik segitzen duen aurkezle gutxienetako bat. Ibilbide luze horretan zehar, seguru milaka istorio izango dituela 'Gure Kasa'ko lagunekin partekatzeko.

Nerea Alias, betiko moduan, gonbidatuaren irudi zahar eta bitxienak bilatzen ibili da ETBko artxiboan. Zein izango ote da oraingoan lau haizeetara zabalduko duen sekretua? Altxor bat baino gehiago aurkitu omen ditu.

Iban Garciak, bestetik, bere azkoitiar graziaz baliatuz, umorea eta giro ona ekarriko omen du platora. Saioa bide onetik amaitze aldera, Maddalen Arzallusek musika jarriko du. Abestien zaindaria atala irekiko du beste behin; Eibarren izan da bertako kanturik tradizionalenen inguruan galdezka.

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)