Itxi

21:30ean

'Roman eta Julieta' antzezlaneko aktoreak, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, 'Go!azen' saioaren bosgarren denboraldia estreinatuko dela eta, Iban Garcia Miramongo korridoreetan barrena ibili da aktoreen bila.

Anartz Zuazua eta Ainhoa Aierbe

Maitasun osoz egindako saioa izango da gaurko 'Gure Kasa'koa. Roman eta Julieta antzezlaneko zuzendaria eta aktorea izango dira gonbidatu, Anartz Zuazua eta Ainhoa Aierbe. Ibilbide luzea duten bi aktore horiek beraien azken proiektuaz hitz egin eta ondo pasatzeko gogoz etorriko dira saiora.

Roman eta Julieta aitzakiatzat hartuta, Jon Garate maitasunari buruz galdezka ibili da kalean, norbait maitemintzea lortuko ote du? Nerea Aliasek, bestalde, Euskal Telebistako artxiboan osteguneko bi gonbidatuen irudi oso bereziak aurkitu ditu, denok aho-zabalik uzteko modukoak. Asisko Urmeneta eta bere errotulagailuen bisita ere izango dute saioan; Anartzen eta Ainhoaren pasarte kuriosoren bat margotuko dute. Ez da errotulagailuek ezagutzen ez duten sekreturik!

Iban Garcia kalean bromak egiten aritu da. Jendearen alboan jarri eta telefonoz hitz egiten hasi da, baina aurikularra erabilita. Kamera ezkutu bat, baina Ibanen estilora. Gainera, 'Go!azen' telesailaren bosgarren denboraldia ostiralean estreinatuko dela eta, kolaboratzaile azkoitiarra aktoreen bila ibili da Miramongo egoitzako korridoreetan. Denboraldiaren aurrerapen bat lortzen saiatu da, baina lortuko ote zuen?

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)