21:30ean
Ane Irazabal kazetaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EITB
Errefuxiatuen egoera azaldu eta bere ikuspegia emango digu, besteak beste.
Bestak beste, Gazan, Egipton eta Libanon egon da Ane Irazabal kazetaria. Azken urteotan, errefuxiatuen egoera latzaren berri eman digu telebistan, eta ikusi duenaz, bizitakoez eta etorkizunaz hitz egingo du, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan.
Maitena Salinasek, ostera, Ane hobeto ezagutzen lagunduko digu Dagoenean bon-bon tartean, eta Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu gonbidatua eta aurkezleak.
Azkenik, Iban Garciak kamera ezkutu berri bat egin du kalean. Puzkerrak omen dira protagonistak. Zer egingo ote du?
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.