Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Aitzol Atutxa aizkolaria, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Bost aldiz irabazi du Aitzolek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa, baina haren garaipen guztiak errepasatuko dituzte Nerea Aliasekin batera.

Aitzol Atutxaren artxiboko irudia

Aizkora baten zorroztasunarekin, zehaztasunarekin eta perfekzioarekin egingo da gaurko 'Gure Kasa' saioa. Bost urtez jarraian Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazi duen Aitzol Atutxa izango dute gonbidatua. Horren garaipen guztiak errepasatuko dituzte eta Nerea Aliasek 'Oroitzapenen kaxa' ekarriko du platora. Txapelduna benetan hunkituko duen tartea izango da honako hau.

Jon Garatek jendea aizkorarekin lanean jarri du kalean. Nola moldatu ote dira? Bestetik, Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu Aitzol Atutxa, Zuriñe eta Telleria anaiak.

Ondoren, Iban Garciak YouTuben modan dagoen Soap Challenge-a zer den eta nola egin azalduko digu. Bukatzeko, sekulako erronka egingo dute: Aitzol Atutxa aizkoran eta Telleria anaiak trontzan, nor baino nor gehiago.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)