21:30ean
Twin Melody ahizpak, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Paula eta Aitana Etxeberria, Twin Melody bezala ezagunak, izango dira saioan euren lan berri eta abestiez hitz egiten. Horrez gain, solaskideek hainbat sorpresa ekarriko dituzte saiora.
Twin Melody ahizpak, Paula eta Aitana Etxeberria, izango dira gaur 'Gure Kasa'n gonbidatu. Euskaldunak dira, abeslariak, aktoreak eta sare sozialetan arrakasta izugarria dute, bai Euskal Herrian baita mundu mailan ere. Ostegunean, disko berria aurkeztu eta euren lanez hitz egitera, jolastera eta abesti berriak abestera etorriko dira saiora.
Ondoren, Nerea Aliasek bere artxiboa zabalduko du gure gonbidatuen bitxikeriak ikusteko. Nahiara Gagok Twin Melodyren eta Telleriatarren oroimena neurtuko du eta Maitena Salinasek bi ahizpak hobeto ezagutzen lagunduko digu galdera azkar eta dibertigarrien bidez.
Bukatzeko, Jon Garate kalean izan da biki ezagunei buruz galdezka. Eta Iban Garcia eta Maite Azpiazu challenge berri batekin datoz, izan ere, polboroiekin lehiaketa bitxi bat antolatuko dute ama-semeek.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.