21:30ean
Irene Paredes futbolaria, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Gaur egun Paris Saint-Germain taldeko jokalaria den futbolari legazpiarra ezagutuko dugu asteleheneko saioan. Horrez gain, kolaboratzaileek hainbat sorpresa gehiagorekin harrituko gaituzte.
Euskal Futbolak atzerrian ordezkari bat baldin badauka, hori zalantzarik gabe gure gaurko onbidatua da, Irene Paredes futbol jokalaria. Parisen, Paris Saint-Germain taldean ikus dezakegu orain baloiari ostikoak ematen. Frantziako liga irabazteaz gain, FIFAk munduko hamaikako onenean sartu du, Espainia mailan lorpen hori bereganatzen duen lehen emakumea izan da. Gurekin hitz egin eta ondo pasatzeko gogoz dator legazpiarra.
Jon Garate kalean jokoa banatzen izan da. Ireneri buruz galdetu eta ukituak egiten jarri du jendea. Nahiara Gagok, aldiz, joko berri bat prestatu du gonbidatua eta aurkezleak nor baino nor gehiago jartzeko. Eta Nerea Aliasek aho zabalik utziko du Irene Paredes bere senide eta lagunek emango dioten sorpresarekin.
Aitor Frantsesenak bere tartean, Markel Etxabega aurkeztuko digu, erretinosi pigmentarioa duen lagun bat. Londresen bizi da bakar-bakarrik eta primeran moldatzen da. Bukatzeko, Iban Garciak gure saiora etortzeko gonbidapenak banatzen jarraitzen du. Aste honetan Pou anaiak aurkitu nahi ditu. Lortu ote du?
'Gure Kasa' astelehentik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.