Itxi

21:30ean

Pili Manterola sukaldaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Jon Gotzon Aldaparenak 'Dagoenean bon bon' atala aurkeztuko du.

Pili Manterola "Itsasontzi Baten" saioan Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpirekin. Argazkia: EiTB

Gaur, 'Gure Kasa' saioan, Pili Manterola sukaldaria izango dute gonbidatu. Euskadi Irratiko 'Faktoria' irratsaioko Sukaldari dema tartean hartzen du parte eta hainbat telebista saiotan ikusi dugu. Euskal sukaldaririk onenen artean egoteaz gainera, komunikatzaile ezin hobea da. Telleria anaiak zuzenean sukaldean arituko dira bere aurrean eta aho zabalik utziko gaituzte.

Nahiara Gago kalean izan da mahai bat nola antolatu galdetzen. Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon bon atala aurkeztuko du. Galdera azkarrak eta dibertigarriak dakartza gonbidatua hobeto ezagutzeko. Nerea Alias ETBko artxiboan aurkitu dituen irudiekin etorriko da, eta Iban Garcia Gorka Urbizu aurkitzen ahalegindu da Lekunberriko kaleetan saiora etortzeko gonbidapena emateko.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)