Kargatzen...
Itxi

21:30ean

Xabi Bandini musikaria izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Kerobia taldeko kide izandakoak bakarka atera duen 'Begibakar' lana aurkeztuko du.

Xabi Bandini musikaria. Argazkia: EiTB

Hainbat urtez musikatik aldenduta egon ondoren, Xabi Bandinik (Xabi Fernandez) indarrak bildu, eta bakarkako bideari ekin dio berriro. Kerobia taldeko kide izan da urte luzez, eta fase berri bati ekin dio orain. Begibakar izeneko lan berria aurkeztera dator gaur 'Gure Kasa' saiora. Berarekin hitz egin, bere ibilbidea errepasatu eta zuzenean abestuko du.

Maddalen Arzallus Abestien zaindaria Ziburun izan da oraingoan. Bertako abesti zahar eta berriak erakutsiko ditu, eta, gonbidatuarekin batera, zerbait abestera animatuko da. Nerea Aliasek ETBko artxiboa arakatzen jarraitu du. Txundituta utziko gaituzten Xabi Bandiniren irudiak aurkitu ditu eta saioan erakutsiko dizkio gonbidatuari. Iban Garcia youtuberra, berriz, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian izan da patinatzen lehen aldiz.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en (21:30) eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)