Kargatzen...
Itxi

21:30ean

'Kafka' antzezlaneko aktoreak, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Edurne Azkarate, Amaia Irazabal eta Mikel Ibarguren egongo dira platoan.

Amancay Gaztañaga, antzezlaneko zuzendarietako bat. Argazkia: EiTB

Gaur gauean Kaffka antzezlaneko protagonistak hartuko dituzte 'Gure Kasa' saioan: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Edurne Azkarate, Amaia Irazabal eta Mikel Ibarguren.

Asisko Urmenetak bost protagonisten bitxikeriak irudikatuko ditu bere errotuladoreak erabiliz; Nahiara Gagok egungo errealitatea ikustarazten lagunduko du, jolas baten bidez, eta Nerea Alias ETBko artxiboan aurkitu dituen bideo batzuekin etorriko da.

Iban Garciak, halaber, bere challengeekin jarraitzen du. Saio honetako helburua: janari arraroak probatzea.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera egoten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)