Itxi

21:30ean

'Ghero' antzezlaneko aktoreak 'Gure Kasa' saioan, gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza izango dira platoan.

Patxo Telleria, 'Guero' antzezlanaren aktorea

Umore onez, jolasean eta aktore artean arituko dira gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. 1.000 urte barru gertatuko denaz hitz egingo dute Ghero antzezlaneko aktoreekin, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikazarekin. 3000. urtean, azken euskal hiztuna hilzorian dago. Horrela hasten da Ghero, Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzeko ekoitzi duen antzezlana.

Nerea Aliasekin eta bere artxiboarekin, bost aktoreen iraganera egingo dute bidaia. Irudi bitxiak aurkitu ditugu gonbidatuekin batera ikusteko. Nahiara Gagok bat-batean antzezten jarriko ditu aurkezleak eta programa honetako protagonistak, Jon Garate gonbidatuei buruz galdezka eta pertsona bat nola erreanimatu erakusten ibili da, eta Jon Gotzon Aldaparenak izerditan jarriko ditu gonbidatuak bere galdera xelebre eta zuzenekin, Dagoenean bonbon atalean.

Iban Garciak kamera ezkutuarekin grabatutakoa erakutsiko du: kalean egon da, jendearen ondoan jarri eta lo egiteko asmoarekin.

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)