ETB1en, 21:30ean
Iker eta Eneko Pou izango dira gaurko gonbidatuak 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Abian dituzten proiektuei buruz arituko dira euskal eskalatzaileak.
Iker eta Eneko Pou anaiak, munduko eskalatzailerik onenetakoak, izango dira gaur gauean 'Gure Kasa' saioan. 59 herrialdetan aritu dira. Ia 43.000 eskalada saio eta 1.200.000 metro baino gehiago egin dituzte. Beraien ibilbidea errepasatu, martxan dituzten proiektuak azaldu eta ondo pasatzera datoz gure saiora.
Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa eder bat prestatu du. Gasteizen izan da Pou anaien senide eta lagunekin. Aho zabalik geratuko dira ikusi eta entzungo dutenarekin. Nahiara Gagok, berriz, gonbidatuentzako jolas aproposa prestatu du: eskailera bat erabiliz, arrautzak batetik bestera eraman beharko dituzte. Nor izango da azkarrena?
Aitor Frantsesenak beste kirolari bat aurkeztuko du bere tartean: Alex Prior, Espainiako eskrima txapelduna. Astero bezala, arazoei aurre egiten dakiten lagunak ezagutzen laguntzen digu Frantsesenak.
Iban Garcia youtuberrak modako beste challenge bat erakutsiko digu: 'Not my arms challenge'. Zenbait bideo ikusi eta erronka gainditzen ahaleginduko da azkoitiarra.
'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.