Kargatzen...
Itxi

ETB1en, 21:30ean

Itxaro Borda izango da gonbidatua, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Bere ibilbideaz ariko da, eta idazlearen alderik pertsonalena ere ezagutuko dugu.

Itxaro Borda gonbidatu, 'Gure Kasa' saioan, asteartean

Euskal Herriko idazle ezagunenetako bat izango dute gaur 'Gure Kasa'n: Itxaro Borda. Idazle oparoa da Borda, eta genero ia guztiak landu ditu: poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika, antzerkia… Aldizkako argitalpenetan ere parte hartu du, egunkari eta aldizkarietan artikuluak, narrazioak, poemak eta kantuak argitaratuz. Bere ibilbideaz ariko da 'Gure Kasa'n, eta idazlearen alderik pertsonalena ere ezagutuko dute Telleria anaiek.

Isma Pereirak Itxaro Bordaren beste lanbidearekin zerikusia duen jolas bat ekarriko du: postari-jolasa. Idazlearen abilezia ezkutuak agerian jarriko ditu Pereirak telleriatarrekin lehiaketa bitxia eginda.

Onintza Enbeitak, beti bezala, bi aukera emango dizkio gonbidatuari: bertsoa ala kartak. Jon Gotzonek galdera bihurriak egingo dizkio Dagoenean bon-bon atalean, eta Nahiara Gagok artxiboan aurkitutako antzinako irudiak ekarriko ditu.

Iban Garciaren atalarekin osatuko da astearteko saioa. Euskal abestiak bizitza errealera ekarriko ditu, eta egunerokotasuneko hainbat ekintza egingo ditu betiko doinu eta hitz ezagunenekin.

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)