ETB1en, 21:30ean
Eneko Atxa izango dute gaurko 'Gure Kasa'n
EiTB
Bere ibilbideaz eta euskal sukaldaritza berriaz mintzatuko da zornotzarra.
Eneko Atxa izango dute protagonista gaur arratsaldean 'Gure Kasa' saioan. Ez da edonolakoa Zornotzako sukaldariaren ibilbidea. 23 urterekin, Espainiako txapeldun izendatu zuten gazteentzako autore-sukaldaritza sarietan, eta 2005ean, 28 urte zituela, ireki zuen lehen jatetxea: Azurmendi. Bi urte geroago, Michelin izar bat eman zioten. Gaur egun, dozena erdi jatetxe ditu, eta, guztiak batuta, 5 Michelin izar.
Telleria anaiekin, bere ibilbide luzea errepasatuko du Atxak, euskal sukaldaritza berriaz ariko da, eta jolas ere egingo du Isma Pereiraren eskutik. Onintza Enbeitak, beti bezala, bi aukera emango dizkio gonbidatuari: bertsoa ala kartak.
Azkenik, Iban Garciak modako challenge bat erakutsiko digu, Gel challenge izenarekin ezagutzen dena.
'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.