ETB1en, 21:15ean
Anje Duhalde izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Arrangoitzeko musikariaren ibilbidea eta egungo bizimodua ezagutzeko parada izango dugu.
Telleria anaiek euskal rockaren aita hartuko dute gaur gauean 'Gure Kasa' saioko platoan: Anje Duhalde. Errobi eta Akelarre taldeetan urte askotan aritu zen Arrangoitzeko musikaria. Iparraldeko zein hegoaldeko parrandak animatu zituen luzaroan, eta, gaur egun, oraindik agertokiak betetzen jarraitzen du bakarkako lanean. Luze eta zabal ariko da bere ibilbide profesionalaz, eta zuzeneko emanaldia ere eskainiko du.
Isma Pereirak jolas bat prestatuko du gonbidatuarentzat eta aurkezleentzat. Maddalen Arzallusek, berriz, haren sorterrian, Arrangoitzen, grabatutako Hitzen zaindaria tartea ekarriko ditu. Berebat, Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa oparituko dio.
Jon Garateren eta Iban Garciaren tarteek osatuko dute gaurko saioa, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.