21:00etan
Belako taldea izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Larunbatean BECen egingo den EiTB Jaian parte hartu aurretik, ETB1eko saioan egongo dira.
Belako taldea
Urtero bezala, EiTB jai erraldoia egingo du EiTBk, urriaren 12an, BECen, eta, festari behar bezalako amaiera emateko, Imagin Gaztea kontzertua izango dugu; Rural Zoombies, Izaro eta Belako, zuzenean. Jaialdira joan baino lehen, 'Gure Kasa'ko platotik pasatuko dira Belakoko lau kideak.
Maddalen Arzallusen Doinu-kaxa atalean, Josu Ximun Billabeitia, Lore Nekane Billabeitia, Lander Zalakaian eta Cris Lizarragaren bihotzeko abestiak entzungo ditugu.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.