Itxi

21:00etan

'Go!azen' telesailari buruzko 'Gure Kasa' berezia, gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Iñigo Azpitarte (Beñat), Inma Fernandez (Desi), Ainhoa Larrañaga (Eli) eta Aritz Mendiola (Gari) izango dituzte gonbidatu.

'Go!azen 6.0' telesaileko aktoreak. Argazkia: EiTB

Asteleheneko 'Gure Kasa' sorpresaz betetako saioa izango da. Gabon gauaren bezperan, 'Go!azen' telesailaren inguruko programa berezi bat egingo dute. Horretarako, edizio desberdinetan parte hartu duten aktoreak izango dira gonbidatuak: Iñigo Azpitarte (Beñat), Inma Fernandez (Desi), Ainhoa Larrañaga (Eli) eta Aritz Mendiola (Gari). 2008an estreinatu zen Go!azen filma. Urte bat geroago, 'Go!azen' telesaila eman zuten Euskal Telebistan, aktore berberekin. 2016an, 'Go!azen 3.0' jarri zen martxan, guztiz berrituta. Aurtengo azaroan, berriz, 'Go!azen 6.0' denboraldia estreinatu da. 

Aktoreekin batera, Maddalen Arzallusek eta Marta Elvirak istorio berriak ekarriko dituzte. Gabon gauaren bezperan, Maddalen Arzallusek Abestien zaindaria atal berezia aurkeztuko du; oraingoan, gabon-kantak izango dira protagonista. Marta, astero bezala, Potilleatzen ibili da. Oraingoan, euskaldunon Gabonetako planen inguruan galdezka jardun da Donostian. Azkenik, Olentzeroren laguntzaileek haur batzuei emandako sorpresa ikusteko aukera ere izango da. 

'Gure Kasa' 21:00etan izango da ikusgai astelehenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)