21:00etan
Andeka Gorrotxategi tenorra, gaur, 'Gure Kasa'n
EiTB
Munduan barrena ibilbide oparoa osatzen ari den abadiñarra ezagutzeko aukera izango dugu.
Eguberri egunaren ostean, Euskal Herriko tenor ezagunena izango da 'Gure Kasa'ko gonbidatua: Andeka Gorrotxategi. Mundu guztian zehar abesten ibili da abadiñarra. Besteak beste, New York, Madril eta Marseillako aretoetan sekulako arrakasta izan du abeslari euskaldunak. Azkenekoz, Australiako ikusleak liluratu ditu Sydney Opera Housen egindako agerraldian.
Kolaboratzaileei dagokionez, Leire Olaberria, Marta Elvira eta Aitor Frantzesena izango dira platoan. Astero bezala, Ai Amatxo! atalean, Leire Olaberriak Andeka Gorrotxategiren amarekin hitz egiteko aukera izan du, eta Andekaren haurtzaroko sekretuak kontatu dizkio. Marta Elvirak eta Aitor Frantzesenak, bestalde, Lara Asensio akondroplasia gaixotasuna duen zarauztarra ezagutuko dute. Bukatzeko, Izaskun Moyano Donostiara joan da, euskal herritarrok abesten nola moldatzen garen jakitera.
'Gure Kasa' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.