Itxi

21:00etan

'Gu ta Gutarrak' saioa gogoratuko dute asteleheneko 'Gure Kasa'n

EiTB

Leer en Castellano

Aitor Ormazabal, Egoitz 'Txurru', Irantzu Berasaluze, Leire Martinez, Amaia Puertas eta Nakor Markez izango dituzte platoan gonbidatu.

'Gu ta Gutarrak' saioko taldea. Irudia: EiTB

Urteko azken 'Gure Kasa' berezia izango da. ETBko 'Gu ta Gutarrak' saio arrakastatsuko lehenengo denboraldia oroituko dute programan. Horretarako, bost gonbidatu joango dira platora, Aitor Ormazabal, Egoitz Txurru, Irantzu Berasaluze, Leire Martinez, Amaia Puertas eta Nakor Markez. 2014ko irailean estreinatu zen 'GtG': orain, bost urte geroago, lehenengo edizioko parte hartzaileak berriz elkartuko dira, eta euren esperientziaren inguruan hitz egingo dute. 

Beraiekin batera, Ainhoa Sanchez kolaboratzaileak futboleko beste bitxikeria bat ekarriko du. Oraingoan, Eibar taldeak gola sartzen duen bakoitzean entzuten den sirenaren atzean dagoen istorioa ezagutzera joan da Ainhoa. Gainera, Doinu Kaxa atalean, gutar ohien abesti kuttunenak ezagutuko dituzte. Horrez gain, jolasteko tartea ere hartuko dute asteleheneko saioan, eta sorpresak ez dira faltako.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)