21:00etan
Ane Irazabal egongo da gaur gauean 'Gure Kasa' saioan
EiTB
EiTBko korrespontsalak bere ibilbide profesionala errepasatu eta 'Awlad. Hesiak gainditu' proiektuaren berri emango du.
Ostegunean, munduan zehar kazetari lanetan dabilen Ane Irazabal izango da 'Gure Kasa' saioko gonbidatua. Hamaika herrialdetan aritu da lanean, Palestinan, Libanon, Egipton, etab., eta beste hainbeste gertakizunen lekukoa izan da. Egun, Erroman dago korrespontsal Arrasateko kazetaria. 'Awlad. Hesiak gainditu' proiektua estreinatu berri du, lau haur errefuxiaturen eskolaratzearen istorioa kontatzeko. Saioan, Ane Irazabalen ibilbide profesionala errepasatuko dute eta kazetaritzak egun bizi duen egoeraz arituko dira.
Kolaboratzaile asko egongo dira ostegunean platoan: Izaskun Moyanok Ane Irazabalen oroitzapenak bilduko ditu kazetariaren gertukoen laguntzaz, Marta Elvira Arrasaten egon da 'potilleoa' egiten, eta Ainhoa Sanchezek Imanol Alguacil Realeko entrenatzailearen lehengo jokalariak elkarrizketatzeko aukera izan du Orion. Bukatzeko, Ane Irazabalen abesti kuttunenak ezagutzeko tartea ere egongo da Doinuen kaxa atalean.
'Gure Kasa' ostegunean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.