21:00etan
"Aita Mari" ontziko boluntarioak izango dira gaurko gonbidatuak "Gure Kasa"n
EiTB
Izaskun Arriaran, Pello Gorrotxategi eta Iratxe Escajadillo hartuko dituzte gonbidatu platoan.
Gaur gauean, Aita Mari ontziko boluntarioak gonbidatu dituzte "Gure Kasa"ra. Zehazki, Izaskun Arriaran, Pello Gorrotxategi eta Iratxe Escajadillo izango dira platoan. Lantaldeak egiten duen lanaz jardungo dute, baita etorkizunera begira Mediterraneoan dauden erronken inguruan ere. Aita Mari ontzia 2018an jarri zen martxan, beharrezko funtsak bildu zituztenean. Geroztik, hamaika dira Mediterraneoan salbatu dituzten pertsonak.
Joseba Beloki eta Marta Elvira platoan izango dira gonbidatuentzako sorpresekin. Marta boluntarioen inguruan potilleatzen aritu da, eta Joseba beste aspaldiko baten bila joan da. Oraingoan, Ugutz Roblesekin elkartu da. EAJko kide historikoa eta ELA sindikatuaren sortzaileetako bat da Ugutz; gainera, sindikatuko lehendakaria ere izan zen. Bukatzeko, Doinu kaxa atalean, gonbidatuen kantu kuttunenak entzuteko aukera izango da. Eta Izaskun Moyano Donostiara joan da, euskaldunoni Aita Mari-ren inguruan galdetzeko.
"Gure Kasa" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.