21:00etan
Beñat Intxausti gonbidatu, gaur gauean, "Gure Kasa"n
EiTB
33 urterekin txirrindularitza utzi duen zornotzarraren ibilbidea ezagutuko dugu.
Profesionaletan hamabi denboraldi egin eta gero, txirrindularitza utzi berri duen Beñat Intxausti hartuko dute gonbidatu gaur gaueko "Gure Kasa" saioan. Bizikleta uzteko arrazoi nagusiak zeintzuk izan diren azalduko du, eta bere ibilbide luzearen errepasoa egingo dute.
Ondo babesturik egongo da Intxausti; izan ere, Joseba Beloki eta Leire Olaberria izango dira asteleheneko kolaboratzaileen artean. Azkoitiko alkate, Ardanzaren agintaldiko sailburuorde eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izandako Roman Suduperekin egongo da, Beloki Aspaldiko! atalean.
Leire Olaberria, berriz, Intxausti gertu-gertutik ezagutzen duen pertsona batekin egongo da, Ai Amatxo! atalean.
"Gure Kasa" saioa 21:00etan izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.