21:00etan
Anne Etchegoyen kantaria, gaur gauean, "Gure Kasa" saioan
EiTB
Lehen aldia du programan euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abesten duen Ipar Euskal Herriko kantariak.
Emakumeen Astea ospatzen jarraitzeko, euskal kantautore eta abeslari bat gonbidatu du "Gure Kasa" saioak: Anne Etchegoyen.
Lehen aldia du "Gure Kasa"n euskaraz, gazteleraz eta frantsesez abesten duen Ipar Euskal Herriko kantariak. Bere azken lana, Les voix basques, urrezko diskoa izan da Frantzian, eta 60.000 kopia baino gehiago saldu ditu.
Maddalen Arzallusek sorginen inguruko Abestien zaindaria atala dakar, eta Izaskun Moyanok Oroitzapenen kaxa zabalduko dio Etchegoyeni.
"Gure Kasa" 21:00etan dago ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.