Itxi

Gaur, 22:30ean

"Zuen Kasatik Gure Kasara", Julen eta Antton Telleria eta Virginia eta Zuriñerekin

EiTB

Leer en Castellano

Etxetik atera gabe egingo du saioa "Gure Kasa"ko lantaldeak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Gure Kasa" bueltan da, baina konfinamendu egoeran, etxetik atera gabe egingo dute saioa. Gaur estreinatuko da, hain justu, "Zuen Kasatik Gure Kasara" ETB1en eta eitb.eus-en.

Julen eta Antton Telleria izango dira aurkezleak, eta beraiekin arituko dira Virginia eta Zuriñe ere. Etapa berri honetan, gainera, Aitziber Garmendiaren laguntza ez ezik, Jon Plazaola aktorearena ere izango dute saioari umorea jartzeko.

Euskal Herriko langileak omentzea eta etxean sartuta dauden ikusleei egonaldia goxatzea da helburua, denon artean koarentena errazago pasatzeko.

Lehenengo atalean, mediku batekin, garraiolari batekin eta nagusien egoitza bateko langile batekin konexioak egingo dituzte, beraien egoera zein den ezagutzeko. Ondoren, saioak esker ona adieraziko die era berezi batean.

Bestalde, urtebetetzea etxean eta bakarrik pasatu behar izan duen gonbidatu bati deituko diote sorpresa emateko. Talde osoaren artean, inoiz ahaztuko ez duen urtebetetze oparia egingo diote.

Eta, nola ez, kolaboratzaileak ere izango dira online, bakoitza bere etxetik. Lehenengo saio honetan, Iñigo Vicensek fit live eta kirol kontuak ekarriko ditu, Maddalen Arzallusek abestu egingo du eta Onintza Enbeita puntuak jartzen hasiko da, birtualki.

Astero, gainera, "Txoria txori" abestiaren bertsio erraldoia egiten hasiko dira. Ikusleek euren burua grabatu, eta gurekasa@eitb.eus helbidera bidalitako bideoak izango dira ikusgai programa guztietan, denon artean elkartasuna adierazteko. 

"Gure kasa"ren nortasunarekin, baina bakoitza bere etxetik. "Zuen Kasatik Gure Kasara" ostegunero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)